Bai, jaun andreok! Liburu bat idatzi dut. Liburu hau magoentzat idatzita dago, magoei zuzendutako liburu bat da, bertan irrati bidezko magia ahalbidetzen duten teknika, trikimailu eta detailetxoak azaltzen ditudalako. Magoa baldin bazara eta “verbimagia” deituriko magia hortan gehiago sakondu nahi baduzu, leku egokian zaude.