BESTE PROIEKTU BATZUK

Eszenatokietatik haratago

Magiak txoratzen nauela ez da sekretu bat. Irratian hitzak bihurrituz magia eginez zein zirkuan, orkatila bihurritu gabe, hitzak magian bihurtuz, gozatu egiten dut magia edozein leku edo euskarritan sortzen. Ikusi, ikusi!

Irratia

Ba bai… magia irrati bidez! Sekula eztakoa! Inoiz ez ikusitakoa! Eta horrela jarraituko du izaten, noski, hori baitauka irratiak. Entzun bai, baina ikusten ez dala. Euskadi irratian kolaboratzaile ibili naiz magia irrati bidez egiten eta magoek historian zehar bizi izan dituzten pasarte eta komeriak elkarbanatzen. Ivooxen dituzu entzungai Radio Euskadin Galder Perezekin egindako hainbat adibide.

Zirkua

Sartu eta ikusi, jaun andreok, sartu eta ikusi! Zaila da hitz hauek irakurtzea eta gure irudimenean gorriz jantzitako bibotedun tipo bat ez agertzea. Oihuka, nola ez, kopa kapela elegante batekin eta egurrezko kutxa zahar baten gainean. Eta horixe da zirkua. Kopa kapela horren elegantzia, kutxa horren narraskeria eta jendearen atentzioa deitu nahia. Hori uste dute batzuk behintzat, zirkua kadukatuta dagoela, beste garai bateko ikuskizuna dala. Baina, egia esan, zirkua inoiz baino bizi gehiago du gaur egun! TikTok, sare sozial eta IA-k menperatzen duten mundu honetan, zirku klasikoak bizirik darrai!

Eta horixe da Gure Zirkua, zirku klasiko bat, herriz herri ibiltzen dena, bere akrobatekin, malabaristarekin, pailazoekin, kontorsionistarekin eta, nola ez, bere magoarekin. Gure Zirkuko emanaldi baten ikusi nahi banauzu, datak hementxe begiratu, gurezirkua.eus.

Maese Coral

Magiaren munduan gaudenok, normalean, liburuekin harreman berezi bat sortzen dugu. Liburuak dira, gaur egun ere, magia ikasteko erabiltzen den baliabiderik garrantzitsuena. Edozein magok esango lizkizuke bere hastapenetan truko berriak ikasteko erabili zituen lehen liburuen izenak. Eta horregatik uste dut horren garrantzitsua dala niretzat Maese Coral deituriko proiektu hau. Magiaren historia, ikerketa eta beste arteekiko duen lotura ardatz duen argitalpena.

Ramon Mayrata mago, historiagile eta jaun txit goren nagusiak agindu eta gidatzen duen taldearen kidea naiz, eta sei hilabetero argitalpen hau eskuragarri egon daiten lan egiten dugu elkarrekin. Informazio gehiago nahi baduzu, aldizkariaren web orria ikusi dezakezu, maesecoral.com.

Programatu ezazu magia zure herrian!

Kultur etxe, antzoki edo jai batzorde baten parte bazara eta magia programatu nahi baduzu… Hementxe klikatu eta jarri nirekin harremanetan!