Esketx magikoak

Esketx magikoak

Askotan, ikuskizun, aurkezpen, gala edo kabaretak dituen beharrizanengatik, onena numero laburrak egitea da. Parte hartze laburreko saiotxo txikiak. Hementxe aukera ezberdinak:

Galleta kutxa

Numero labur honetan titare, hari eta orratzak magia samur batean bihurtuko dira. 2014. urtean Estatuko Magia Txapelketan saritua.

Haurtzaro guztietan ematen da. Batzuk ezin dute euren bizitza osoan gainditu. Momentu horretan hasten da heldutasuna. Haurrek, oraindik euren amets eta ilusioak garbi dituztenean, bizitzak emango dien lehen golpea jasotzen dute. Armairu hortan gordetzen den galleta kuta horren barruan, trapu artean gordetzen den kutxa hortan… Ez. Ez dago galleta edo goxokirik. Titarez beteta dago. Putxa. Eskerrak magia existitzen den…

Konfetien sinfonia

Musika zuzenean duen magia numeroa, poesia, magia eta musika uztartzen dituen saiotxo berezia. Konfetiak musika notetan bihurtuko dira, magiaren erritmoan.

Nahastuta dauden koloreetatik musika jaioko da, magia balitz bezala.

Gala, enpresa edo ekitaldietarako

Ez duzu zure publikoa, zure bezeroak edo zure langileak aspertzea, aharrausi egin edo telefonoa begiratu dezaten. Aurkezpen luze, aspergarri eta zerrendatzaileetatik ihes egin nahi duzu. Dena hiru aldiz esan, errepikatu eta markatzen dituzten aurkezpenak gorroto dituzu, ez zaizkizu gustatzen, horietatik aldendu nahi duzu. Zin dagizut, prometitzen dizut, agindu egiten dizut ez naizela horrelakoa. Benetan. Seguru. Ziur. Eta nahikoa. Magia esketx laburrak aurkezpenetarako, bereziki prestatutako gidoiak zure produktu edo enpresarako magia pertsonalizatuekin. Esan zer behar duzun eta magia egingo dut lortzeko.

Programatu ezazu magia zure herrian!

Kultur etxe, antzoki edo jai batzorde baten parte bazara eta magia programatu nahi baduzu… Hementxe klikatu eta jarri nirekin harremanetan!