Ikuskizunak

bailarina y dedales

Hemen bilatzen zabiltzana aurkituko duzu. Gertuko magia, areto magia, publiko handiarentzat, txikiarentzat, nagusi zein umeentzat, aurkezpenak… Begiradatxo bat bota aukera ezberdinei, eta ez izan zalantzarik nigaz kontaktuan jartzearekin, elkarrekin aurkituko dugu modua zeure egun berezi hortan egokien den saioa aukeratzeko.

Gertuko magia / Kokteleko magia

Non: afarietan, koktelak, festa pribatuak, jatetxeak, tabernak…

Magia mota hau hurbil hurbil egiten da, jende asko dagoen tokietan taldetxoetan magia eginez. Magoa aretotik mugituz joango da, taldeetan objektu txikiekin magia eginez, kartak, txanponak, elastikoak eta abar. Iraupen ezberdinak izan ditzake, leku eta jendearen arabera.

 

Magia parrastan

Non: kultur etxeetan, kale eszenatokietan, antzokietan, familiarra.

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina…zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!

Iraupena: ordu bat inguru.

 

Munduari bira (ia 80) trukotan

Non: ikastola eta ikastetxeetan, ludotekak, umeentzat talde txikietan.

Imanol Ituiño, mago eta bidaiaria, etxera heldu berri da munduari bira eman ondoren. Bidaia horretan hainbat kultura eta kultura horietako magoak ezagutu ditu, baina etxeko atea zabaltzera doanean, horretako norbaitek giltza lapurtu diola konturatzen da. Nor izan den asmatzera lagunduko diozue?

Gertuko magia umeentzako ikuskizun bat da, talde txikietan egiteko. Magia ikusteaz aparte eta munduko herrialdeen inguruan bidai bat egiteaz aparte, buruhauste eta asmakizun batzuk ere igerri beharko dituzte.

Iraupena: 45 min

 

Gaileta kutxa

Non: antzokietako galetan, saio labur bisuala, sketch-a, magia galetan.

Saio mutua, 2014. urtean Caceresen ospatu zen Magia Topaketa Nazionalean areto magiaren 2. sariaren irabazlea. Pertsonaia bat eszenatokian dago, goseak jota. Paperez eginiko dantzari txikitxo bat du lagun, eta bion artean gaileta kutxa bat aurkitzen dute. Hau zabaltzean, gailetak beharrean, josteko hariak, orratzak eta botoiak aurkitzen dituzte, baina laster hasiko da magia bakarrik gertatzen…

Iraupena: 8 min