Bio

Imanol Ituiño, askoz ere ezagunagoa Imanol Ituiño legez, Bilbon jaio zan oraindik urterik ez zituela, 1989.aren otsailaren 17an. Hiri honetan bertan hazi zan gaur egun arte, baina, egia esan, nahiko gutxi, Imanoltxo ezizena arrazoiz irabazi zuen beraz. Medikuak, jaio bezain laster arrain bat bailitzan hartu zuen oinetatik eta argazki bat egin ondoren, nire amari hurbildu eta nire bizitza zeharo aldatuko zuen gauza bat esan zion:

– Emakumea, mago bat izan dozu.

Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua da Leioako unibertsitatean, Ingenieritza Elektronikoa urte batez ikasi eta gero. Karrera hau lehen urtean utzi zuen, geratu zirenak baino asignatura gehiago aprobatuta zituela. Horrek, gehiengoaren harridura eta zoro gutxi batzuen laudorioak ekarri zituen. Leioan zegoela Ikusentzunezkoen Lizentziatura ikasten, duples eta 31 keinuen profesionala bihurtu zen. Karrerak ez zuen gehigi ikastea eskatzen, ezta merezi ere, baina urte hauetan hainbat laburmetrai eta ikusentzunezko lan egin zituen. Horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Oraindik ere internet den zeru amaigabe horretan galduta daude, beraz bilatu nahi badituzue, aurkituko dituzue ziur…

Gaur egun, karrera bukatuta, Imanol Ituiñok, oraindik ere Imanol Ituiño legez ezagunagoa, magia parrastan egiten ematen du denbora. Festak, koktelak, jaialdiak, antzokiak, ekitaldiak, ezkontzak, irratia edota zeuk magia ikusiko zenukeen edozein momentutan.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude