Ibilbide luzeko mago bilbotarrak bere lanean magia, ustekabea, umorea eta hirugarren pertsonan idatzitako testuak uztartzen ditu, irakurtzen ari zaren hau bezala. Antzoki, kultur etxe, eskola edo jarduera pribatuetan, edonon zuk hartutako karta asmatzeko prest.
Hementxe dituzu orain prest dauzkadan ikuskizunak. Gertuko magia, aretoan egiteko aproposa, publiko jendetsuentzako, aurkezpenak… Eta behar duzuna aurkitzen ez baduzu, kontaktuan jarri zaitez nirekin eta konponduko dugu!
Gertuan egiteko aproposa, parte-hartzailea, objektu txikiekin egiten dena talde txikientzako, afari, kokteletarako, ekitaldi edo aurkezpenetarako.
Ikuskizun familiarra, adin guztietarako aproposa, edonon egiteko ikuskizun todoterrenoa, antzoki, areto zein kalerako egokia.
Bidaia magiko bat, umeentzako. Magoak munduari bira eman ondoren, bere etxeko atarian konturatzen da norbaitek giltza lapurtu diola. Lagunduko diozue giltza aurkitzen?
Antzokietarako ikuskizuna, magia eta istorio magikoak itzalen artean kontatu eta argitara ekartzen dituen ikuskizuna.
Kultur etxe, antzoki edo jai batzorde baten parte bazara eta magia programatu nahi baduzu… Hementxe klikatu eta jarri nirekin harremanetan!